InnovMedica
Medikuntzako gailuetan eta E- osasuna sektorean espezializatutako mugaz gaindiko klusterra.

Akitania Berria –  Euskadi – Nafarroa Euroeskualdea osatzen duten hiru lurraldeetan medikuntzako gailuetan eta E-osasuna sektorean espezializatutako enpresa eta teknologia-zentroak biltzen dituen mugaz gaindiko kluster bat da InnovMedica.

Bertako bazkideek medikuntza-espezialitateen multzo osoa barne-hartzen dute.

Mugaz gaindiko partzuergoan balio-kateko familia guztiak daude ordezkatuta:

    • Gailu elektro-medikoak
    • Irudi mediatikoa
    • Bio-medikuntzako kontsumigarriak
    • Teknika ortopedikoa eta berregokitzea
    • In-vitro diagnostikoa
    • E-osasuna.

InnovMedica klusterra KLUSTEURO programaren barruan dago eta lankidetza publiko-pribatua izatea du berezitasun, Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeak lagundutako finantzazioari eta bazkide diren hiru lurraldeetako enpresa eta teknologia zentroen ekarpenei esker.

Horrez gain, mugaz gaindiko kluster honen garapena eta kudeaketa Baiona-Iparraldeko Merkataritza eta Industria Ganberarekin, Gipuzkoako Merkataritza eta Industria Bazkundearekin eta SODENA Nafarroako garapen ekonomikorako agentziarekin elkarlanean egiten da.

klusteuro-logo-solo-naming-blanco

Euroeskualdeko hiru kluster hauek biltzen dituen sarea: AdditiValley (fabrikazio gehigarria/3D inprimaketa), BigDatia (Big Data eta Adimen Artifiziala) eta InnovMedica (Medikuntzako gailuak eta E-Osasuna).

Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdea LLETek finantziatutako proiektua. Lankideen parte hartzearekin / (es) con la particpacion de los colaboradores / (fr) avec la participation des collaborateurs.