Hirudik osasun sektorerako jauzia ematen du bere 3D ferula berritzaileekin

Hirudi Sistemas 3D enpresa nafarra, AdditiValley-ko bazkidea, Xkelet eta Boed Design-ek garatutako igeltsu tradizionala ordezkatzeko inmobilizazio-sistema berriaren banatzaile eta fabrikatzaile esklusibo bihurtu da Euskadin eta Nafarroan.

Zehazki, software propioari eta 3D teknologiari esker, eta adimen artifizialaren prozesuekin konbinatuta, muturren berreskurapena bizkortzen duten bi ferula mota dira (pertsonalizatuak edo estandarizatuak).

Ferulak are zehaztasun eta abiadura handiagoarekin sortzeko ekimen honetan, hondatutako gorputz atalak telefono mugikor batekin soilik eskaneatzea ahalbidetzen duen aplikazio bat sartu dute prozesuan. Mugikorrarekin, gehienez bost minututan diseinu bat sortzen da Hirudik jasoko duena eta behin betiko ortesiak 24 ordutan entregatuko dira. Enpresako bazkideek larrialdiko immobilizaziorako irtenbide bat ere pentsatu dute, medikuaren lehen bisitan egiten dena eta behin betiko ortesia erabili arte mantentzen dena. Beraz, produktu bat ez ezik, berreskuratze prozesua optimizatzen duen metodología bat ere sortu da.

Era guztiz pertsonalizatuan egin daitezkeelaz gain, ferula hauek abantaila handiak eskaintzen dituzte igeltsuzko moldeen aurrean, hala nola izerdia, ergonomia edo guztiz garbigarriak eta urperagarriak izatea. Proiektu honek nazioarteko traumatologoen laguntza izan du.

Share on linkedin
Partekatu
Share on linkedin
Compartir