3 kluster, ehunka aukera.

Gure apustua: Fabrikazio gehigarria, 3D inprimaketa, Big Data, Adimen Artifiziala, Medikuntzako gailuak eta E-osasuna.

Bazkideak
ADDITIVALLEY
Fabrikazio gehigarrian/inprimaketan espezializatutako mugaz gaindiko klusterra.
Info gehiago
BIG DATIA
Big Data eta Adimen Artifizialean espezializatutako mugaz gaindiko klusterra
Info gehiago
INNOVMEDICA
Medikuntzako gailuetan eta E-osasuna sektorean espezializatutako mugaz gaindiko klusterra
Info gehiago

Klusteuron indartzen dugu

Klusteuron Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako ETEen lehiakortasuna indartzen dugu, mugaz gaindiko lankidetzaren eta Euroeskualdeko kluster, teknologia-zentro eta garapen ekonomikoko agentzien elkarlanaren bidez.

Fabrikazio gehigarria, big data eta medikuntzako gailuen sektoreak sustatzen ditugu.

Nazioartekotzea

Nazioartekotzea

Zabaldu zure enpresaren eragin-eremua, egungo merkatura duen irismena eta egokitzapena hobetuz. Euroeskualdeko barne-merkataritzaren bidez egiten dugu.

Lehiakortasuna

Lehiakortasuna

Indartu zure lehiakortasuna. Euroeskualdeko ETEen gaitasun berritzailea indartzen dugu, hori lortzeko tresna egokiak eskainiz.

Sektore estrategikoak

Sektore estrategikoak

Ikerketa sakon baten ondorioz, Euroeskualdearen etorkizunean berebiziko garrantzia izango duten sektoreak definitu ditugu, eta 3 kluster sortu dira sektore horiek indartzen laguntzeko.

Proiektuetarako sarbidea

Proiektuetarako sarbidea

Parte hartu proiektu handinahienetan, gure merkataritza-lanari, harreman-sare zabalari eta bazkide diren beste enpresa batzuekiko osagarritasunari esker.

Lankidetza

Lankidetza

Estutu harremanak norabide berean lan egiten duten enpresen sare handi batekin eta parte hartu zure espezializazio-arloari trebetasuna eskaintzen dioten hainbat proiektutan.

Komunikazioa

Komunikazioa

Modu errazean gure lan-saioetan parte hartu. Gainerako enpresa kideetan konfiantza sustatuko duen informazioaz jabetu eta zure harreman-sarea handitu.

Arrakasta istorioak

Aurrez aurreko bilera NAFARROAN !

Aurrez aurreko bilera NAFARROAN ! Aste honetan ADDITIVALLEY – Big DATia – INNOVMEDICA ALLIANCE mugazgaindiko kulsterak Nafarroan bildu dira. DINABIDE – Coworking teknologikoa eta Vidorreta Design en instalazioak bisitatzeko aukera izan da. Mugazgaindiko kolaborazioak bultzatzeko

Irakurri gehiago »

Ezagutu Gure Klusterrak

Awesome Image

ADDITIVALLEY

Fabrikazio Gehigarria / 3D Inprimaketa

Kluster honek hainbat sektore ekonomiko ditu jomugan: industriako ekipamendua, osasungintza, automobilgintza, aeronautika, petrolioa eta gasa, elikagaien industria, etab. Eta irtenbideak eskaintzen ditu, bai piezak zein azpimultzoak fabrikatzeko, bai erremintak egiteko zein konponketa, ordezko pieza edo berritzeetarako ere. Info gehiago

Awesome Image

INNOVMEDICA

Medikuntzako gailuak / E-Osasuna

Osasungintzan, medikuntzako gailuetan eta E-Osasuna sektorean bereziki, irtenbide espezializatuak eskaintzen dituen mugaz gaindiko klusterra da Innovmedica; prototipoen diseinutik hasi eta haiek sortzeraino, industrializazioa eta merkaturatzea barne. Info gehiago

Klusteuro zenbakitan

3
KLUSTER
3
SEKTORE ESTRATEGIKO
3
MUGAZ GAINDIKO ESKUALDE
26
ENPRESA ETA TEKNOLOGIA-ZENTRO

Babesleak:

Lankideak:

klusteuro-logo-solo-naming-blanco

Euroeskualdeko hiru kluster hauek biltzen dituen sarea: AdditiValley (fabrikazio gehigarria/3D inprimaketa), BigDatia (Big Data eta Adimen Artifiziala) eta InnovMedica (Medikuntzako gailuak eta E-Osasuna).

Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdea LLETek finantziatutako proiektua. Lankideen parte hartzearekin / (es) con la particpacion de los colaboradores / (fr) avec la participation des collaborateurs.